6.2.Nazioartekoa txartelak

Nazioarteko txartelak

Mundu osoan balia ditzakezu nazioarteko txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta deskontuak. Gainera, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketa merkeagoak egiteko aukera eskaintzen dizute txartel hauek. Hurrengoak dira eskuratu ditzazkezun txartel desberdinak.

 

Gazte-txartela edo EYC (European Youth Card)

Gazte-txartelak abantaila ugari eskaintzen ditu gozatzeko Euskadin, beste autonomia-erkidegoetan eta Europan. Deskontu iraunkorrak Euskadin, lehiaketak eta zozketak, bidai asistentzia asegurua… European Youth Card Association (EYCA) erakundeko kidea da, eta Europa mailan homologatuta dagoen Gazte-txartel bakarra da.
 
Gazte-txartelari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen duzu eskuragarri.
Zure Gazte-txartela kudeatu.

 


Nazioarteko Ikasle Txartela edo International Student Identity Card (ISIC)

12 urtetik gorako ikasleentzako txartela, mundu osoan deskontuez eta zerbitzu bereziez gozatzeko aukera ematen duena. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Txartel honekin abantailak dituzu 125 herrialdetan.
 
Txartelaren informazio gehiago eta kudeaketarako pausuak ISIC webgunean dituzu eskuragarri.

 


Nazioarteko Irakasle Txartela edo International Teacher Identity Card (ITIC)

Irakasleentzako txartela, mundu osoan deskontuez eta zerbitzu bereziez gozatzeko aukera ematen duena. ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta mundu osoko lurralde historikoetan abantailak izango dituzu.
 
Txartelaren informazio gehiago eta kudeaketarako pausuak ISIC webgunean dituzu eskuragarri.

 

 


Nazioarteko Go-25 txartela edo International Youth Travel Card (IYTC)

Ikasle ez eta 30 urte baino gazteagoak direnentzako txartela, deskontuez eta zerbitzu bereziez gozatzeko aukera ematen duena mundu osoan. IYTC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Txartelak urtebeterako balio du, jaulkipen-datatik aurrera. Txartel honek abantailak eskaintzen dizkizu 125 herrialdetan.
 
Txartelaren informazio gehiago eta kudeaketarako pausuak ISIC webgunean dituzu eskuragarri.

 


Nazioarteko Aterpekide-txartela

Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan ostatu hartzeko txartela. Edozein adineko pertsonek har dezakete ostatu aterpekide-txartela izanez gero. Txartelak urtebeterako balio du, jaulkipen-datatik aurrera.
Euskadiko Gazte Aterpetxeak zeintzuk diren ezagutu.
 
Aterpekide-txartel mota desberdinen informazio gehiago hemen edo REAJ webgunean duzu eskuragarri.
Gerturatu zaitez Gazte Informazio Bulegora zure Aterpekide-txartela kudeatzeko.

 


Gaur egun, ikasle edo irakasle izaera egiaztatzen duten doako dokumentuak ere badaude, adibidez, unibertsitateetako eta beste ikastetxe batzuetako txartelak. Hauek ere, baliozkoak eta onartuak dira nazioartean, ISIC eta ITIC txartelen baldintza berberetan deskontuak eskuratzeko.