Ludoteka Familian

 

Ludoteka Familiarra familiei zuzendutako aisialdi programa da. Familia  osoak parte hartzeko eta gozatzeko gunea eskaintzen dugu, bertan eskulanak eta jolasak besalako jarduerak burutzen dira. Hilean behin egiten da Zelaietan, ordutegiak ekintzen arabera alda daitezke.

Tailerrak familiei/bizikidetza unitateei zuzenduta daude eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da Gazte Informazio Bulegoan, aurrez-aurre edo 946300649 telefonoaren bidez.

Programaren ezaugarriak

Ludoteka Familian programa hilean behin ematen da, familiei zuzenduta dagoen ekintza da, gutxienez heldu bat egon behar da. Parte hartzeko, derrigorrezkoa da Ametx txartela aktibatuta izatea.
Bi txanda daude:
1.Txanda:12:00-13:30
2.Txanda:17:00-18:30

Irteera eta sarrera markatutako orduetan egiten da eta ezin da txandaren bitartean sartu edo irten. Gehienez, 6 familia hartuko dira txanda bakoitzean.

Ludoteka Familian programan izen-ematea

  • Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan argitaratutako datetan egin behar da edo telefonoz (946300649) zerbitzuaren ordutegian. Ezin da emailez izena eman.
  • Derrigorrezkoa da Ametx txartela aktibatuta edukitzea izena emateko.
  • Jardueraren arabera plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira. Plazak bete ondoren itxaron-zerrenda bat irekiko da, kasu honetan ere, zozketako ordena errespetatuko da libre gelditzen diren plazak betetzeko.
  • Izena eman ondoren Ludoteka Familian jarduerara joan ezin dutenek ostiraleko 14:00ak baino lehen jakinarazi beharko dute Gazte Informazio Bulegoan edo telefonoz: 946300650, hurrengo familiari itxaron zerrendaren berri eman ahal izateko. Jarduerara abisatu gabe joaten ez denak ezin izango du hurrengo jardueran izena eman.
  • Jardueraren egunean bertan libre gera daitezkeen plazak ez dira beteko izena eman ez dutenekin, ez eta telefonoz jakinarazi ez zaien itxarote-zerrendako haurrekin ere.
  • Txanden ordutegia errespetatu behar da.

Ludoteka Familian programan parte hartzeko arautegia

  • Ametx txartela ekartzea derrigorrezkoa da.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Ezin dira umeak gaixotasun sintomekin ekarri (sukarra, eztula, arnasteko zailtasuna, ondoez orokorra…)
  • Ekintzetan parte hartu dutenei, prebentzio neurriak direla eta, etxeko isolamendua ezarri bazaie, egoeraren berri eman beharko dute hartu beharreko neurriak hartzeko.