4.3.Ludoteka berezia eus

Ludoteka Berezia

Ludoteka Berezia oporraldi garaian eskaintzen den programa berezia da. Batez ere, Aste Santuan eta Gabonetako oporraldietan eskaintzen da, eta ludoteka zerbitzuko adineko umeei zuzenduta dago. Programa berezi honetan, gai ezberdinen inguruan oinarritutako hainbat jarduera burutzen dira, hala nola, jolasak, eskulanak, ikuskizunak…
Umeei zuzendutako aisialdirako aukera bat da, oporraldiko egunetan entretenitzeko eta dibertitzeko aproposa.

Ludoteka Berezia Gabonetan 2020

· Gaia: “Nahaste-borraste” (Ciencia).
· 2011-2014 urte bitarteetan jaiotako umeak.
· 2 Txanda: (txanda bakarrean parte hartu daiteke):
     · 1. txanda: abenduak 28, 29 eta 30 (3 egun).
     · 2. txanda: urtarrilak 4, 5, 7 eta 8 (4 egun).
· Ordutegia: 10:00-13:00
· Izen-ematea: azaroaren 16tik 27ra Gazte Informazio Bulegoan.
 
Kontsulta ezazu Ludoteka Berezia Gabonetan 2020 programaren INFORMAZIO GEHIAGO.