Ludoteka

Zer da Ludoteka?

Amorebieta-Etxanoko Ludoteka 3 eta 10 urte bitarteko umeei (2017-2009 bitartean jaioak) bideratutako aisialdi hezitzailerako gunea da. Ludoteka doako zerbitzua da.

Ludoteka erabiltzeko ezinbestekoa da Ametx txartela Ume txartela bezala aktibatuta izatea eta ludotekara eramatea.

Adinaren arabera bi gune desberdintzen dira: Ludo Txiki eta Ludo Gazte.
Gune bakoitzak funtzionamendu desberdina du. Gune bietan hileko programazio bat garatuko da.

Ludo Txiki: 3-7 urte
Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da 17:00etatik 20:00etara, 3 txanda desberdinetan:

1. Txanda: 17:00-18:00
2. Txanda: 18:00–19:00
3. Txanda: 19:00–20:00

Haurren arduradun batekin Ludotekako ate nagusitik sartuko dira. Edozein txandetara sartu ahal izango da. Aurreko txandan sartu ez direnak lehentasuna izango dute aforoa kontuan izanik.

Ludo Gazte : 8-10 urte

Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da 17:00etatik 20:00etara. Sarrera eta irteera askea izango da, Zelaietako harrera ondotik. Sarrera eta irteera askea da, ez dago txandarik. Lehenengo egunean arduradun batek baimena sinatu beharko du sarrera askea egin ahal izateko.

*Ikastaroak, tailerrak edo ekintza bereziak Ludotekan bertan antolatuko direnean, bakarrik sartu ahal izango dira inskribatuta daudenak. Ekintza hauek denboraz komunikatuko dira.

Egitaraua

Ludo Txikiko hileko egitaraua:

Ludo Gazteko hileko egitaraua:


Ludotekako arautegia

Umeen betebeharrak
  • Begiraleek agintzen dutena bete beharko dute.
  • Materialak gure etxekoak izango balira zaindu behar dira.
  • Materialekin jolastu ondoren bere lekuan utzi behar dira berriro.
  • Alde egin baino lehen ludoteka ondo batu behar da.
  • Ludotekako kideak zaindu behar ditugu.
Umeen arduradunen betebeharrak
  • Umeak berezitasunen bat baldin badauka, begiraleei jakinaraztea beharrezkoa da (kasuz kasu arduraduna bertan gelditzea eskatuko da).
  • Arduradunek txanda ordutegia errespetatu behar dute. Egun bakoitzean gehienez txanda bakarrean parte hartu ahal izango da (ezin da txanda errepikatu).
  • Momentu oro ardunadunak adi egon beharko dira, arazoak izanez gero, beraiekin kontaktuan jartzeko. Hau da, ludotekatik hurbil eta telefono mugikorrera adi egotea eskatzen da.
  • Ludotekako jostailu edo jolasen erabilera txarraren ondorioz, zerbait hautsiz gero, umeen arduradunek ludotekara berdina edo antzekoa den beste jolas bat ekarriko dute.