Jokoan
Jokoan, mahai-jokoetan oinarritutako aisialdi proposamena eskaintzen duen programa da. Jokoan jaialdia, adin guztietako pertsonentzat pentsatua dago, lagunartean zein familian ospatuz, bestelako aisialdi-eskaintza bat erakusteko helburua duena.

Jokoan 2020
Data: Azaroak 28 eta 29.
Lekua: Amorebieta IV frontoia (Zelaieta zentroa).
Ordutegia: 11:00-14:00 y 16:00-20:00
Egungo egoera dela eta, aurtengo edizioan neurri bereziak hartu dira jaialdian:
Izen-ematea derrigorrezkoa da, Gazte Informazio Bulegoan edo telefonoz, 94 630 06 49, arretarako ordutegian.
Maskara eta gel hibroalkoholikoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Aurretik izena eman dutenei bakarrik emango zaie sarbidea. Egunean bertan mahai librerik balego, etorrera ordenean beteko dira.
Izena ematerakoan lekua eta ordua erreserbatutako dituzte libre daudenen artean. Jolastera doazen pertsona guztiek eman behar dute izena. Esleitutako ordua baino bost minutu lehenago hurbilduko dira Zelaietako Amorebieta IV frontoira.
Mahai bakarra (txanda bakarra) erreserbatu daiteke egun bakoitzeko, bat goizean eta beste bat arratsaldean.
Partidek gehienezko iraupena izango dute: 60 minutu gune orokorrean eta 30 minutu gune familiarrean.
Parte hartzaileek une oro haiek erreserbatutako mahian egongo dira.
Partida bakoitzaren ondoren, dinamizatzaileek jokoak aldatu eta mahaiak eta aulkiak garbituko dituzte hurrengo txanda hasi aurretik. Jolas Guztiak behar bezala garbituko dira erabilera baten eta bestearen artean.