
BFA Udalekuak 2020 kanpaina bertan behera
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek erabaki dute bertan behera uztea ‘Udalekuak 2020‘ programa, 2020ko udako kanpamentuen kanpainan sartutako ume eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko. COVID-19aren hedapena eragozteko, osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta geldiarazi da hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei 4.000 plaza (1.360 Bizkaian, 1.110 Gipuzkoan eta 1.530 Araban) eskaintzen zizkien programa hau. >>