Egilea: Admin

“Harria Margotuta” tailerraren igelek “ihes egin” dute Zelaietatik eta zuen laguntza behar dugu hauek bueltatzeko
Pasadan larunbatean familientzako harriak margotzeko tailerra egin ondoren, harrigarria badirudi ere, bertan margotu ziren 100 igelekihes egin dute Zelaietako putzutik eta Amorebieta-Etxanon zehar “ezkutatu” dira; ondorioz, igelen erregina oso kezkatuta dago eta denak urmaelera itzultzea nahi du. Horrela, Aste Santu honetan, erreginaren tristura eta kezka zertxobait leuntzeko, “Harria Margotuta” jolasean >>

Udaleku Irekiak eta Gauero Udan
Udaleku Irekiak eta GaueroUDAN; udalekuetarako datak, prezioak eta izena emateko epea. Udaleku Irekiak 2021: Kanpaina hau 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat da (2011 eta 2017 artean jaiotakoak) eta bi hamabostaldi desberdinetan garatuko da: lehenengo hamabostaldia ekainaren 21etik uztailaren 2ra izango da (80 €) eta bigarrena, uztailaren 5etik uztailaren 15era >>

Familientzako tailerra: Gure Gabonak sortzen!
Bereziak izango diren Gabon hauetan, partekatu zure denbora eta ilusioa etxeko txikienekin eta denon artean etxea ilusioz eta apaingarri bereziekin betetzen ikasi. Zuhaitza apaintzeko bitxikeriak, zorion-txartelak, gutunazal pertsonalizatuak, girnaldak… >>

Argazkilaritza tailerra: kopia analogikoak argazki digitaletatik abiatuta
Azaroaren 28an, 11:00etan, Nagore Legarretaren eskutik argazkilaritza tailer bat burutuko da Zelaieta zentroan, 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Bertan argazki digitaletatik abiatuta kopia analogikoak egingo dira. >>

“Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren hamargarren edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon azaroaren 28an eta 29an
Jokoan jaialdiko hamargarren edizioa egungo osasun-egoerara erabat egokitutako edizioa izango da, ekitaldiko segurtasuna lehenetsiz. Aldi berean, parte hartzeko, izena eman beharko da aldez aurretik. >>

Ordutegi aldaketak gazteentzako gaueko aisialdi programan
Gazteentzako gaueko aisialdi programak ordutegi aldaketa izango du azaroko lehen larunbatetik aurrera.
COVID-19aren hedapena eta mugikortasun-neurriak eta ordutegi-murrizketak direla medio, Gauero gazteentzako aisialdi-programak ordutegi aldaketa izango du larunbat honetatik aurrera. Zerbitzua eskaintzen jarraitzeko asmoz, Gauero programak 19:00etara aurreratuko du bere ordutegia, 21:00akarte. >>

Eztandap taldeak “Kondor” izeneko bere lehen diskaren aurrerapen bat eskeiniko du Zelaietan
Eztandap taldeak Zelaieta zentroan kontzertu bat eskeiniko du bere lehen diskaren aurrerapena aurkezteko. Bere lehen diskoa, “Kondor”, aurten kaleratzekoa zen, baina oraingoz 2020ak ez du horrela nahi izan. Hala ere, atzerapen honek diskoaren ekoizpenean sakonago lan egitea ahalbidetu du. >>