AMOREBIETA-ETXANOKO I. ARGAZKI LEHIAKETA

OINARRIAK:


1. Zornotzan bizi den pertsona orok parte har dezake, adin mugarik gabe, baldin eta profesionala edo Uztargi.Klik-eko kidea ez bada.
2. Gaia librea izango da eta argazkiak Z/B edo Koloretan aurkeztu ahal izango dira.
3. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost obra aurkeztu ahal izango ditu, parte-hartzaileak berak egindakoak eta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak. Fitxategi bakoitzaren gutxieneko tamaina 500 kb-koa izango da.
4. Edozein gailurekin egin daitezke (kamera, smartphonea, drona) eta formatu digitalean aurkeztu behar izango dira.
5. Parte-hartzaileen erantzukizuna izango dira irudi-eskubideengatik hirugarrenek egindako erreklamazioak.

6. PARTE HARTZEKO MODUA:


Izen-ematea DOAKOA izango da eta parte hartzeko irudiak helbide honetara bidali beharko dira: uztargiconcursos@gmail.com egilearen izen-abizenak adieraziz. Egileak, adingabea bada, adina adierazi beharko du, eta amaren, aitaren edo legezko tutorearen baimena aurkeztuko du.
7. Argazkiak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.
8. Epaimahaia Uztargi.Klik-eko kideek osatuko dute, eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
9. Erabakia abenduaren 17an jakinaraziko da Zelaieta zentroko auditorioan.
10. SARIAK (BI MODALITATE)
Adingabeak:                                                                 18 urtetik gorakoak:


1. saria: 150 €-tan baloratua.                                         1. saria: 250 €
2. Saria: 75 €-tan baloratua.                                          2. saria: 150 €
3. Saria: 50 €-tan baloratua.                                          3. saria: 100
4. Saria: Lana 40 X 50 cm-ra handitzea.


11. Saritutako lanak UZTARGI.KLIKen jabetzakoak izango dira. UZTARGI.KLIK-ek hedapen-eskubidea gordeko du, egilearen izena aipatuz.
12. Finalista geratzen diren argazkiekin erakusketa bat egingo da Zelaieta zentroan, 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 7ra.
Oharrak:
A.- Hautatu ez diren lanak suntsitu egingo dira. Besteak UZTARGI.KLIK-en fototekan geratuko dira.
B.- Egile berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
C.- Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak onartzea dakar berekin.
D.- Uztargi.klik-ek finalistekin harremanetan jartzeko baino ez du erabiliko datuen tratamendua. Uztargi.klik-ek bermatzen du datuak ez direla beste ezein helburutarako erabiliko.