Iraileko Campusak Euskaraz 2021

*IRAILEKO CAMPUSAK 2021 izena emateko epea luzatu dugu uztailaren 1era (barne) arte, oraindik plazak daude. Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan

Campus bi egingo dira: Kirol Campusa eta Sormen Jardueren Campusa. Euskera hutsez izango dira. Campus biek plaza kopuru mugatua izango dute, kirol eta kultura instalazioen espazio fisikoak eta Coviden protokoloak mugatu egiten baitute plaza kopurua. 

Izena eman duten neska-mutikoak eskainitako plaza kopurua baino gehiago badira, zozketa bidez erabakiko da nork egingo duen; izan ere, kirol Campusen kasuan lehentasuna izango dute 2019ko Campusean onartu gabe geratu zirenek.

INFORMAZIO OROKORRA

1.- NORENTZAT: 2010-2015 (biak barne) urteen artean jaiotakoentzat.

2.- AMETX TXARTELA Ume Txartela bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da IZENA EMATEKO.

3.- NOIZ: abuztuaren 30etik irailaren 3ra.

      ORDUTEGIA: 09:30etik 14:00etara.

4.- IZENA EMATEKO EPEA: Ekainaren 21tik uztailaren 1era (biak barne), Gazte Informazio bulegoan. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.

5.- ORDAINKETA kreditu-txartelarekin egingo da, onartuen behin betiko zerrendak argitaratu ostean, ezartzen den epean.

6.- PREZIOA: 40 €