Udaleku Irekiak eta Gauero Udan

Udaleku Irekiak eta GaueroUDAN; udalekuetarako datak, prezioak eta izena emateko epea.

Udaleku Irekiak 2021: Kanpaina hau 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat da (2011 eta 2017 artean jaiotakoak) eta bi hamabostaldi desberdinetan garatuko da: lehenengo hamabostaldia ekainaren 21etik uztailaren 2ra izango da (80 €) eta bigarrena, uztailaren 5etik uztailaren 15era (72 €). Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da eta 8:00etatik 9:00etara bitarteko harrera-zerbitzua eskainiko da.

GaueroUDAN 2021: bigarren programa, GaueroUDAN, 2007 eta 2010 artean jaiotako 11 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Programa txanda bakarrean egingo da, uztailaren 5etik 15era, 9:00etatik 14:00etara. Kasu horretan, prezioa 90 eurokoa izango da.