Familientzako tailerra: Gure Gabonak sortzen!


 
Abenduaren 5ean eta 7an tailer bereziak eskeiniko dira familiako kidee guztientzat

Zatoz gurekin Gabonetako ilusioa mantentzera. Bereziak izango diren Gabon hauetan, partekatu zure denbora eta ilusioa etxeko txikienekin eta denon artean etxea ilusioz eta apaingarri bereziekin betetzen ikasi. Zuhaitza apaintzeko bitxikeriak, zorion-txartelak, gutunazal pertsonalizatuak, girnaldak… Mila gauza polit egiteko aukera emango dizuegu!
Tailer bi egingo dira Zelaietan abenduaren 5ean eta 7an goizeko 11:00etan.
Tailerrak familiei/bizikidetza unitateei zuzenduta daude eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, non? Gazte Informazio Bulegoan, aurrez-aurre edo 946300649 telefonoaren bidez azaroaren 30era arte bitartean.