Argazkilaritza tailerra: kopia analogikoak argazki digitaletatik abiatuta


 
11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako argazki tailer presentziala, argazki digitaletatik abiatuta kopia analogikoak egiteko.

Azaroaren 28an, 11:00etan, Nagore Legarretaren eskutik argazkilaritza tailer bat burutuko da Zelaieta zentroan, 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Bertan argazki digitaletatik abiatuta kopia analogikoak egingo dira.

Tailerraren helburua argazkigintzaren bi une ezberdin elkartzea izango da, hau da, berehalako argazkigintza digitala eta argazkigintza analogikoaren artisau-lana. Tailer honetan bi denbora horiek harremanetan jarriko dira: berehalakotasuna eta iheskortasuna, su motelean egiten den eta gelditzeko, pentsatzeko eta hausnartzeko gonbita egiten duen argazkiarekin.

Gaur egun, ia guztiok mugikorrean ditugun argazkiei ere balioa emango zaie. Izan ere, argazki hauek, euskarri fisikorik ez izateagatik eta modu birtualean soilik egoteagatik balioa galtzen baitute. Tailer honetan balioa eta presentzia fisikoa emango zaie argazki hauei.

Plaza mugatuak dira, beraz, parte hartzeko aurretiko izen-ematea egin beharko da Gazte Informazio Bulegoan, aurrez-aurre edo telefonoz.