Ordutegi aldaketak gazteentzako gaueko aisialdi programan


 
Gazteentzako gaueko aisialdi programak ordutegi aldaketa izango du azaroko lehen larunbatetik aurrera.
COVID-19aren hedapena eta mugikortasun-neurriak eta ordutegi-murrizketak direla medio, Gauero gazteentzako aisialdi-programak ordutegi aldaketa izango du larunbat honetatik aurrera. Zerbitzua eskaintzen jarraitzeko asmoz, Gauero programak 19:00etara aurreratuko du bere ordutegia, 21:00ak arte. Lehen ezarri bezala, ordutegi horrek bi txanda izango ditu: lehenengoa, 19:00etatik 19:45era, non 10 eta 12 urte bitarteko gazteek izango duten lehentasuna, eta bigarrena, 20:00etatik 20:45era, 12 urtetik gorako gazteei lehentasuna emanez.
Beti bezala, egiten diren jardueretan segurtasuna lehenetsiz garatuko da programa, besteak beste, espazioen edukiera murriztuz, segurtasun-distantzia mantenduz, maskarak nahitaez erabiliz, eskuak garbituz eta erabilitako espazio eta materialak behar bezala garbituz. Gehienez 30 lagunentzako lekua dago, eta parte hartzeko Ametx txartela eduki behar da, aldez aurretik Gaztetxokoan izena emanez.