Eztandap taldeak “Kondor” izeneko bere lehen diskaren aurrerapen bat eskeiniko du Zelaietan


 
Eztandap taldeak Zelaieta zentroan kontzertu bat eskeiniko du bere lehen diskaren aurrerapena aurkezteko.
Eztandap taldeak (Zornotza eta Bedarona) bere estiloa mantso baina sendo garatzen jarraitzen du. Rock musika ardatz nagusi izan arren, The Bellrays edo The Clash bezalako taldeen erregistro aniztasunak boskotean eragina du, eta euren lana erakusteko irrikan daude.
Bere lehen diskoa, “Kondor”, aurten kaleratzekoa zen, baina oraingoz 2020ak ez du horrela nahi izan. Hala ere, atzerapen honek diskoaren ekoizpenean sakonago lan egitea ahalbidetu du. Taldeak kontzertua eskainiko du Zelaietako kontzertu gelan azaroaren 13an, 19:00etan, eta bertan lehen diskoaren aurrerapen bat ikusi ahal izango dugu.
Kontzertua doakoa da, baina COVID-19aren egoera dela eta, edukiera mugatua izango da. Beraz, sarrera edo gonbidapenak lortu beharko dira Zornotza Aretoko webgunean.