Ordutegi murrizketak gazteentzako gaueko aisialdi programan


 
Gauero, gazteentzako gaueko aisialdi programak ordutegi murrizketak izango ditu larunbat honetatik aurrera.
COVID-19aren hedapenaren ondorioz, eta mugikortasunaren inguruan ezarritako neurriak direla eta, gazteentzako Gauero aisialdi programak ordutegi murrizketak izango ditu larunbat honetatik aurrera. Horrela, Gauero programaren ordutegia murriztuta geratuko da 20:00-22:00 bitartean, bi txanda desberdin ezarriz: 20:00-20:45 lehenengoa, non 10-12 urteko gazteek lehentasuna izango duten, eta 21:00-21:45 bigarrena, 12 urtetik gorako gazteei lehentasuna emanez.

Larunbatean, Urriak 31, Arima Gaua ospatuko da Zelaietako kontzertu gelan, ezarritako txanda bakoitzean beldurrezko kondaira saio batekin. Betiere, burutzen diren ekintzetan segurtasuna lehenetsiz, besteak beste, espazioen edukiera murriztuta dagoelarik, segurtasun-distantzia mantenduz, maskarak nahitaez erabiliz, eskuak garbitzearekin batera eta espazioetan beharrezkoa den garbiketa burutuz. Gehienezko edukiera 30 pertsonakoa izanik, parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Ametx txartela izatea eta aldez aurretiko izen-ematea Gaztetxokoan.