Gauero, gazteentzako gaueko aisialdi programa larunbat honetan hasiko da berriz ere


 
Gauero, gazteentzako gaueko aisialdi programa larunbat honetan hasiko da berriz ere.

Segurtasuna lehenetsiz, besteak beste, espazioen edukiera murriztua, segurtasun-distantzia mantenduz eta maskarak nahitaez erabiliz, eskuak garbitzearekin batera, Gauero gaueko aisialdi programa asteburu honetan hasiko da berriz ere. Hasteko, larunbatean, urriak 17, Gauerodisko bat ospatuko da DJ Markelinek jarritako musikarekin. Betiere segurtasun neurriak kontuan izanik eta ekintza aurrera eramateko hauek errespetatuz.

Gauerodisko hau berezia izango da, ikasturte osoari hasiera emango dion Gaueroa izanik. Horretarako, 20:00etatik 23:00etara bitartean, adin-tarte desberdineko gazteentzat moldatutako 45 minutu inguruko iraupena izango duten 3 txanda antolatu dira. Gehienezko edukiera 30 pertsonakoa izanik, parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Ametx txartela izatea eta aldez aurretiko izen-ematea Gaztetxokoan.

Hurrengo asteburuetarako ekintzak, hala nola, Jokogunea urriaren 24an eta Arimen Gaua 31n, ordutegi berdinean ospatuko dira, ezarritako 3 txandak mantenduz. Hauetan ere, izen-ematea beharrezkoa izango da, ekintza suertatzen den astean.