Blanco y en Botella taldeak bere diska berriaren aurrerapen bat eskeiniko du kontzertu batekin


 
Blanco y en Botella taldea bere diska berriaren aurrerapenarekin dator.
Batzuetan rock urbanoa, batzuetan klasikoa, batzuetan blues-rocka, punk-rocka, hard rocka… baina etiketak alde batera utzita, hurbileko zuzenekoak eskaintzen dituen Amorebieta-Etxanoko rock talde bat da “Blanco y en Botella”.
Taldeak dagoeneko bi lan argitaratu ditu eta urteotan hainbat kontzertu eman ditu. Orain, bere hirugarren LPa argitaratzear duela, Zelaieta zentroko kontzertu gelan kontzertu bat eskeiniko du urriaren 23an, 21:30etan. Aurrerapen gisa, abesti berri batzuk entzuteko aukera eskeiniko dute, irudi eta soinu aldetik aire berri batekin, baina betiere Blanco eta Botellaren esentziari eutsiz.
Kontzertua doakoa da, baina COVID-19aren egoera dela eta, kontzertu gelako edukiera mugatua izango da. Beraz, sarrerak edo gonbidapenak Zornotza Aretoko webgunean eskuratu beharko dira.