11-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Gauero zinea” programa


 
Martxan dago 11-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Gauero zinea” programa
11-18 urte bitarteko zornotzarrek ostiraletik igandera, umeentzako saioetan izan ezik, Zornotza Aretoko filmeak 2,50€tan ikusteko aukera izango dute urritik uztailera bitartean. Horretarako 3€tako bonoa eskatu beharko dute Zelaieta zentroko Gazte Informazio Bulegoan eta ondoren Zornotza Aretoko leihatilan gutxienez filmea hasi baino ordu erdi arinago bonoa aurkeztu beharko da sarrera eskatzerakoan beherapena izateko. Bonoak eskatzeko eta ondoren erabiltzeko Ametx Txartela aurkeztu beharko da, adina egiaztatzeko.

Pertsona bakoitzak gehienez 4 bono eskatu ahal ditu hilean, baina uztailera arte edozein momentutan erabili ahal dira. Programa honen helburua gazteak zinera hurbiltzea da, egoera berri honetan aisialdirako eskaintza seguru bat gehituz nerabeen aukera ekonomikoei egokituta.