Andrés Espinosa gogoratuz, mendi-martxa


 
Andrés Espinosaren urteroko mendi-martxa urriaren 4an ospatuko da aurten.
Aurten, urriaren 4an ospatuko da urtero ospatu ohi den Andrés Espinosa mendi-martxa. Gida batek emandako azalpenekin, Andrés Espinosaren PR BI-74 ibilbidea ezagutzeko aukera izango duzu. Gainera, hamaiketakoa eskeiniko da.
Bi ibilbide desberdin egongo dira, biak Jauregibarria parkean hasiera dutelarik: ibilbide luzea (22,5 km) 8:00etan, eta ibilbide laburra (6km) 10:00etan. Azken hau, familientzako aproposa izango da, Erdu Olgetan programaren barruan dagoelarik. Ibilbidean parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik izenik ematea. Bertan irteeran, gehienez 10 pertsonako taldeak egingo dira eta kontaktuak hartuko dira.
Ez da bisita gidatu bat, irteeran, esandako orduetan, PRaren gorabeherak azalduko dira eta ibilbidea egiteko gomendioak emango dira. Ibilbidea hasten den ordutegian parte hartzen duten pertsonei picnic poltsa bat emango zaie.
Pertsonen arteko distantzia momentu oro errespetatu beharko da eta maskara derrigorrezkoa izango da.