Aurten ere Urritxe institutuko ikasleak moda desfile bat prestatzen ari dira beren ikasketa bidaiarako dirua biltzeko. Aurten ikuskizuna martxoaren 22an izango da Zornotza Aretoan. Bi emanaldi izango dira, lehena 18:00etan eta bigarrena 20:00etan. Gazteek abestu, dantzatu eta, nola ez, desfilatu egingo dute. Ordubete inguruko iraupena izango duen ikuskizuna izango da.
Sarrerak: 5€
Sarrerak salgai daude Zornotza Aretoan. Erosi zure sarrera HEMEN