BFA Udalekuak 2020 kanpaina bertan behera

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek erabaki dute bertan behera uztea Udalekuak 2020 programa

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek erabaki dute bertan behera uztea ‘Udalekuak 2020‘ programa, 2020ko udako kanpamentuen kanpainan sartutako ume eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko. COVID-19aren hedapena eragozteko, osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta geldiarazi da hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei 4.000 plaza (1.360 Bizkaian, 1.110 Gipuzkoan eta 1.530 Araban) eskaintzen zizkien programa hau.
Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Udalekuak 2020‘ kanpaina uztailaren 1etik 29ra egitekoa zen. Edizio honetan, foru-erakundeak 1.360 plaza eskaintzen zizkien 7 eta 13 urte bitarteko umeei.

EAEko hiru lurraldeetan eta Nafarroan dauden 15 instalaziotan egitea aurreikusita zegoen Udalekuak 2020: Bizkaiko sei instalaziotan, Gorlizko aterpetxea (Uribe Kostan); Lapurreketa Baserri Eskola (Diman, Arratian); La Arboleda Aterpetxea; Galdamesko aterpetxea (Enkarterrin), Lurraska Baserri Eskolan (Ajangizen, Busturialdean); Meakaur Aterpetxea (Morgan); 2 instalazio Nafarroan: Astitz aterpetxea Larraunen eta Bidasoa Garaian. Eta Araban hiru instalazio: Zuhatza Espejo eta Barria; Gipuzkoan lau toki: Orio, Zarautz, Hondarribia eta Sastarrain.