Bizkaiko Foru Aldundiko Udalekuak 2020 programan izena emateko epea zabalik

UDALEKUAK 2020 BFA
Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien artean antolatutako udaleku programa da, 2007 eta 2013 urteen artean jaiotako hiru lurraldeetako neska-mutilentzat, eta jarduera ludiko-hezitzaileetan parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaile bakoitzak erroldatuta dagoen lurralde historikoari dagokion foru-aldundian eman beharko du izena.

Non egiten dut eskaera?
Eskaera Internet bidez soilik egiten da (ezin da paperezko eskaerarik egin), Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez.

Izena emateko epea
Izena emateko epea martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 10eko 13:30ak arte izango da.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Udalekuak 2020 web orrian.

Aurtengo kanpainaren liburuxka kontsulta dezakezu HEMEN