CURSO COACHING PARA LA BUSQUEDA DE EMPLEO. Últimos días para inscribirse.

JarZaitezMartxanDurangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, durangaldeko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duten “Jar zaitez martxan” programaren baitan, eremu laboralean eta enplegu bilaketan erabilgarria den trebetasun, gaitasun eta jokabideei buruzko ikastaroa eskaintzen du, ikastaroa ostiral honetan, urriak 23, hasiko da. Prestakuntza honek, norberaren trebetasunak, konfiantza eta garapen soziolaboralerako erreminten ezagutza sustatuz, gazteak lan bilaketa aktibo baterako lagundu eta trebatu nahi ditu.

Programa honen helburuak ondorengoak dira:

– Hausnarketa eta auto-ezagutza sustatzea partaidea bere sendotasunekin eta ahultasunekin konturatzeko.
– Bakoitzaren benetako motibazioak detektatzea eta indartzea.
– Lan munduarekin konektatuko gaituzten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nire balio erantsia?
– Egoera zehatz bati aurre egiteko momentu bakoitzean egokiena den modua ezagutzearen garrantziaz jabetzea.
– Ohiko egoerei, bai sozialak bai lan arlokoak, aurre egiteko lagungarriak izango diren komunikazio eta aurre egiteko zenbait trebezia eta estrategia eskuratzea.
– Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez egotearen eta egoeraren arabera bata edo bestea baliozkoa izan daitekeela hausnartu.
– Ahal den neurrian, Ikastarora azaltzen diren pertsonen harreman sozialak hobetzea eta beraz, lan merkatuan txertatzeko aukerak handitzea.

Programa honek pertsonengan aldaketa esanguratsu eta iraunkor bat lortu nahi du, beraiengan eragin onuragarria lortzen duelarik. “Orain motibatuta sentitzen naiz, baikorrago. Badakit non nagoen eta, bati-bat, argi daukat nora joan nahi dudan. Segurtasunean irabazi dut” Durangon egindako ikastaroetako batean parte hartu duen pertsona batek esaten duena da. Beste batek “ikastaro emankorra da, motibatzailea eta jendeari egin dezala gomendatzen diot. Etorkizunerako komenigarria litzateke ikastaroa luzatzea, motza gelditzen baita. Hezitzailea bikaina da” dio.

Langabezian baldin bazaude, zure bizitza enplegura zuzendu nahi baduzu eta zure garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi badituzu deitu Durangaldeko Behargintzan (94 623 25 22).JarZaitezMartxanLa Mancomunidad de la Merindad de Durango-Durangaldeko Behargintza, en el marco del programa “Ponte en marcha” financiado por la Diputación de Bizkaia y ayuntamientos del duranguesado, presenta un curso sobre habilidades, competencias y actitudes de aplicación en el ámbito laboral y la búsqueda de empleo, el curso comenzará este viernes 23 de Octubre. Con esta formación se pretende apoyar y capacitar a jóvenes menores de 29 años para la búsqueda activa de empleo, fomentando las habilidades personales, la autoconfianza y el conocimiento de herramientas básicas para el desarrollo socio laboral.

Los objetivos de este programa son:

– Fomentar la reflexión y el auto conocimiento para poder detectar cuáles son las fortalezas y mis debilidades.
– Detectar y potenciar mis verdaderas motivaciones.
– Encontrar las claves personales que me conectan con el mundo del trabajo. ¿Cuál es mi valor añadido?
– Tomar conciencia de la importancia de conocer diferentes modos de afrontar una situación para poder elegir el más adecuado en cada momento.
– Adquirir diversas habilidades y estrategias de comunicación y afrontamiento de situaciones cotidianas: sociales y laborales.
– Reflexionar sobre la idea de que no hay una única manera de comunicarse, estar o hacer y que cada una de ellas puede ser válida en función de cuál sea la situación.
– Mejorar en la medida de lo posible las relaciones sociales de las personas que asistan al curso y por tanto sus probabilidades de inserción laboral.

Este programa pretende generar un cambio significativo y duradero en las personas y tiene un impacto real y positivo en ellas. “Ahora me encuentro motivada, más optimista. Sé dónde estoy y sobre todo tengo claro adónde quiero ir. He ganado en seguridad” es lo que dice una participante de uno de los cursos realizados en Durango. Y otra afirma que “es un curso productivo, motivador y recomiendo a la gente que lo haga. Para un futuro estaría bien poner en el curso alguna hora más ya que se queda corto. Los formadores son maravillosos.”

Si estás en desempleo y quieres orientar tu vida al empleo y adquirir capacidades esenciales para tu desarrollo personal y social, llama a Durangaldeko Behargintza (94 623 25 22).