ZELAIETAKO UMEENTZAKO IKASTAROAK

Aurten ere, Zelaietan ikastaro desberdinak burutuko dira, haien artean umeentzako ikastaroak antolatuko dira.

MARRAZKETA:

Ikastaro hau haien irudimenarekin jolastu eta sormena piztu nahi duten haurrei zuzenduta dago.  Urratsez urrats marrazten eta irudimenean dagoenean islatzen ikasiko dute.

  • 21 Ordu
  • Astelehenak: 17:30-19:00
  • Hasiera: urriak 3
  • Prezioa : 63€

ZERAMIKA:

Buztinarekin lan egitea oso jarduera dibertigarria eta sortzailea da; gainera, onura asko ditu, hala nola, haurren eskuzko trebetasunak, motrizitatea eta sormena lantzea, edo material natural batekin kontaktuan denbora pasatzea, mundu birtualetik deskonektatzea, lasaitzea.

  • 24 Ordu
  • Astearteak: 17:30-19:00
  • Hasiera: urriak 4
  • Prezioa: 60€

SUKALDARITZA:

Oinarrizko sukaldaritzako teknikak eta elikagaien manipulazioa ikasiko dituzte. Ikasturte honi esker, txikienek elikadurari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, honi esker etorkizunean elikagaiekin izango duten harremana osasuntsuagoak izan daitezen.

  • 8 Ordu
  • Ostegunak: 17:30-18:30
  • Hasiera: urriak 6
  • Prezioa: 20€

YOGA FAMILIAN:

Atseden, lasaitasun eta deskonexio uneak aurkitzea kostatzen zaigun munduan bizi gara. Yoga ikastaro honi esker kirola egingo dute, gainera, gorputza eta adimena konektatzen ikasiko dute, eta horrek onura fisiko zein psikologikoak ekarriko ditu.

  • 9 Ordu
  • Larunbatak : 12:00-13:30
  • Hasiera: urriak 22
  • Prezioa helduentzat: 27€