GLOBAL TRAINIG BEKAK

Esperientzia berriak bizi nahi dituzu? Global Training bekekin atzerrian hasi ahal izango zara lanean, hilean 1530 €irabaziz gutxienez 6 hilabetez. Gainera, lagunak aurkituko dituzu, bidaiatu eta zure ibilbide profesionala eraikitzen hasteko aukera izango duzu.

Frantzia, Belgika, Suitza, Txile, Mexiko, Global Training bekek herrialde hauetan eta beste askotan profesionalki trebatzen lagunduko dizute. Zure profil teknikora gehien egokitzen direnak aukeratu eta horietan izena eman besterik ez duzu egin behar.

https://garapen.net/becas-global-training-2022/listado_becas.php.

Aurten 80 beka daude diziplina hauetan: kimika, ingeniaritza, komunikazioa, garapenerako lankidetza, ADE, marketina eta abar. Diru-hornidura hilean 1.530 € gordinekoa da. Uztailaren 18ra arte duzu izena emateko, baina zenbat eta lehenago eman, orduan eta hobeto.

Izena emateko behar den dokumentazioa eta programaren oinarriak kontsulta ditzakezu, edo izena emateko prozesuan sartu, helbide honetan: http://becasglobaltraining.eus

 

Epea uztailaren 18an amaitzen da. Ez utzi aukera hau pasatzen!