AISIALDIRAKO BEGIRALE IKASTAROA

Amorebieta-Etxanoko Udala Gaztedi Durangaldea (www.gaztedidurangaldea.eus) programako kide da, eta haurrentzako eta gazteentzako aisialdiko begirale ikastaro berri bat antolatu du: “Haurren eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizazio profesional ziurtagiria”. Ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo da. Plazak mugatuak direnez, eskaintza gaindituz gero zozketa bidez esleituko dira.

Profesional Ziurtagiria, zer da? Profesionaltasun-ziurtagiriak lan-administrazioaren eremuan lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresnak dira. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala eta balioa dute Estatu osoan, eta laneko jarduera baterako prestakuntza ematen duten gaitasun profesional guztiak egiaztatzen dituzte.

Ikastaroak 100 euroko kostua du eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du Durangaldearen bitartez. Programa horretan Durangaldeko Mankomunitateak eta Amorebieta-Etxanoko eta Ermuko Udalek parte hartzen dute. Ikastaro honek Eroskiren laguntza ere jasotzen du, izan ere, aniztasuna errespetatuko duen kanpamentu inklusiboa antolatzeko bi saio espezifiko eskaintzen ditu.

Eskualdeko 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Interesa duten pertsonek dagoeneko aurre matrikula egiteko epea zabalik dute uztailaren 28ra arte. Izen ematea online egin behar da hemen: www.labur.eus/gaztedizenematea.

Informazio gehiagorako: 94 627 86 40 telefonoa edo euskara@dma.eus helbidea.