Apirileko ekintzak

Apirilean elkarrekin egoteko ekintza batzuk prestatu ditugu.

Erdu Olgetan: Eureka! Zientzia Museoan elkarrekin egun pasa egingo dugu. Museoak erakusketa iraunkor bat du eta zientziaren hainbat arlo aztertzeko aukera izango dugu. PLANETARIUM 3D ere badu Eureka! Zientzia Museoak, astronomia irakasteko.

Ordutegia: 09:45 -17:00 Prezioa: 8€

Ludoteka Berezia: Badator Zirkoa!!!!!

Aste Santu honetan zuekin egoteko goga daukagu eta horretarako Ludoteka Berezia prestatu dugu. Aurten gaia Zirkoa izango da eta umeek egunero malabareak eta akrobaziak egiteko eta ikasteko aukera izango dute. Horretarako Zelaieta Zentro zirko txiki bat bihurtuko dugu!! eta gure espazioak ekintzara moldatuko ditugu.

Ordutegia: 10:00-13:00