Hauek dira 2022ko urtarrilean Zelaietan egingo ditugun ume ekintzak.
Izena emateko, Urtarrilaren 4tik 11ra Gazte Informazio Bulegoan
Urtarrilak 15, Erdu Olgetan: Txikitxef. Bi txanda daude 16:00 eta 18:00. Erdu Olgetan programa 6-10 urteko umeei zuzenduta dago (2015-2012 urte artean jaioak). Bakoitzak bi errezeta egingo ditu, gero txanda amaitzean kanpoan jateko.
Urtarrilak 22 , Ludoteka Familian. Xaboiak egiteko tailerra Familian: Bi txanda daude 10:30 eta 12:30. Modu tradizional batean esku xaboiak egingo dituzte familan. Ordu eta erdiko txandak izango dira. Zelaieta Zentroko Ludotekan.
Urtarrilak 29, Ipuin kontalaria. 4 -6 urteko umeei zuzenduta dago (2018-2016 urte artean jaioak). Pase bakarra egingo da, goizeko 12:00etan Zelaieta Zentroko liburutegian.
