Gabonetan Jai 2021

Ume eta gaztetxoentzako Gabonetako ekintzak Covid egoerara egokitu ditugu etxeko txikienak aisialdiko aukera dibertigarria eta segurua izan dezaten.

Osasun neurriak kontutan hartuz, aldez aurretiko ordua izan beharko da ekintza gehienetaz gozatzeko (sarrerarekin).

Gabonetan Jai

Abenduaren 27tik 30era egingo da Zelaieta Zentroan, Amorebieta IV frontoian.

Bi gune desberdin egongo dira adinaren arabera banatuta:

A GUNEA: 4-6 urte (2017-2015 urteetan jaioak)

B GUNEA: 6+ urte (2015 baino lehen jaioak)

Egunean hiru txanda egongo dira, txanda errepikatu daiteke.

1: 11:30 – 13:00

2: 17:00 – 18:30

3: 19:00 – 20:30

1€ txanda bakoitza, umeek bakarrik ordaintzen dute. Ume bakoitzeko heldu bat sartu daiteke. Sarrerak Gazte Informazio Bulegoan salgai abenduaren 21etik 30ra arte.

Ordutegia: 11:00 – 13:00 eta 16:30 – 20:30

Ikuskizunak

Zelaietako Auditorioan.

3€ sarrera bakoitzeko. Aforo mugatua. Sarrrerak Gazte Informazio Bulegoan salgai abenduaren 21etik 30ra arte.

Ordutegia: 11:00 – 13:00 eta 16:30 – 20:30

Txu txu trena

Abendua 27-30 diciembre Doan/Gratis

Gudari kaleko autobus geltokian /Parada de autobús de la calle Gudari

11:00 – 13:30 eta 16:30 – 19:30