Gabonetako eskulanak Ludotekan

Ludoteka zabalik egongo da gabonetan ohiko ordutegian. Programazio berezia eta eskulan tailerrak antolatu ditugu urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an. Egun bakoitzeko txanda bat aukeratu daiteke. Txandak apuntatzeko ordenean esleituko dira. Egun bakoitzean hiru txanda daude: 17:00 – 18:00, 18:00-19:00 eta 19:00- 20:00. Izen ematea Gazte Informazio Bulegoan abenduaren 13tik 23ra.