Abenduko Ume Ekintzak

Hauek dira 2021ko abenduan Zelaietan egingo ditugun ume ekintzak.

Izena emateko, Azaroaren 29tik abenduaren 3ra Gazte Informazio Bulegoan

Abenduak 11, Ludoteka Familian. Createctura Familian: Bi txanda daude 12:00 eta 16:00. Jende asko apuntatzen bada, beste txanda bat eskainiko diegu itxaron zerrendan dauden familiekin zozketa bidez. Eguerdiko txanda 6 urte beherako umeak dituzten familiei zuzenduta dago. Txanda bakoitzak ordu eta erdiko iraupena du. Hile honetako gaia kuboa eta sormena da. Egurra, kartoia eta maketak izango dira sormen espazio honetako protagonistak. Kreazio irlak: umeentzako arkitektura eta jolasa.

Abenduak 18, Ludoteka Familian. Animazio tailerra Familian: Bi txanda daude 10:30 eta 12:30. Animazio tailer honetan, Fenakistiskopioak eta Scanimationak egingo dira, ilusio optiko eta animazioen lehen adibideak . 

Abenduak 18, Erdu Olgetan Irteera.Eureka Zientzia Museoa: 2011-2014 urte tartean jaiotako umeei zuzenduta dago. Ordutegia 09:45 – 17:00. 8€ balio du eta ordainketa epea abenduaren 7-14 da, kreditu txartelarekin Gazte Informazio Bulegoan.