6.1.Ametx txartela eus

Ametx txartela


 

Zer da?

Ametx txartela Amorebieta-Etxanoko udalak martxan jarritako herritar-txartela da. Udalak herritarren eskura jartzen dituen zerbitzu guztiak txartel bakarrean bateratzen ditu, eta hainbat jardueratan erabiltzeko balio du: kirol instalazioetan, Zelaietako ikastaroetan, haur eta gazte zerbitzuetan, udal liburutegian, Konbenioko ikasketa gelan, Zornotza Aretoan…
Txartela erabilpen pertsonalekoa eta eskualda ezina da, beraz ezin zaio beste inori utzi edo eman.

Non erabili daiteke?

Txartela erabili nahi den zerbitzu bakoitzean aktibatu beharra dago, aktibazioa eskatuz eta dagokion kuota ordainduz (horrela ezartzen duten zerbitzuetan).
Hona hemen Ametx txartela erabili daitekeen leku bakoitza eta hau aktibatzeko egin beharrekoa:

 

Zornotza Aretoa
Zure Ametx txartela Zornotza Aretoko bazkide gisa aktibatu nahi baduzu eta bazkide izateak ematen dizkizun abantailaz baliatu, nahikoa da Zelaietako harrerara hurbiltzea. Bertan azalduko dizute zer kuota dauden eta zeintzuk diren abantailak. Automatikoki aktibatuko dizute txartela bazkide izateko ordainketa egiten duzunean, momentuan ordainduz edo kuota helbideratuz.

 


Kirol instalazioak
Igerilekura joateko asmotan bazabiltza, gimnasioan edo kirol ikastaroren batean izena emateko nahian bazabiltza, Ametx txartela aktibatu dezakezu kirol instalazioetan erabiltzeko. Horretarako, joan zaitez Larrea kiroldegiko harrerara izena emateko eta txartela aktibatuko dizute erabili ahal izateko zure planari dagokizun kuota ordaintzean.
Gaur egun, kiroldegiko bazkidea bazara eta lehengo txartela baduzu, zaharraren ordez beste hau erabil dezakezu. Eskatu aldaketa edo txartel berriaren aktibazioa Larrea kiroldegiko harreran.
Bizikletak garbitzeko zerbitzua erabili nahi izanez gero, txartel honekin aukera izango duzu. Horretarako ere, aktibazioa eskatzea besterik ez duzu, zerbitzu hau doakoa da.

 
 
 


Udal liburutegia
Txartel berrian Liburutegiko zerbitzua nahi baduzu, hurbildu zaitez Zelaietako harrerara eta bertan esango dizute zelan aktibatu behar den. Liburutegiko lehengo txartela badaukazu, egin behar duzun gauza bakarra da txartel berria eraman liburutegira, eta bertan aktibatuko dizute.
Konbenioko ikasgelara sartzeko txartela aktibatu nahi baduzu, Zelaietako harrerara hurbildu eta bertan aktibatuko dizute.

 


Zelaieta Zentroa
Zelaieta zentroan antolatzen diren zerbitzu eta ekintza desberdinetan parte hartzeko ezinbestekoa da Ametx txartela dagokion zerbitzurako aktibatuta izatea.

    Haur eta gazte zerbitzuak
    Gazteriatik, haur eta gazteei zuzenduta antolatzen diren zerbitzu eta ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa da Ametx txartela aktibatuta izatea. Horrela, ekintza desberdinei buruzko informazioa ere jasoko duzu mugikorrean: erdu olgetan, udalekuak, oporraldietako ludoteka bereziak, gazte-ekintza bereziak, kontzertuak…
    Gazte izatearen abantailez gozatu nahi?
    14 eta 30 urte bitartekoa bazara, abantailak dituzu txartel honekin Dendariak elkartera atxikitako komertzioetan, kirol instalazioetan, Zornotza Aretoan eta beste udal zerbitzu batzuetan. Adin tarte horretakoa bazara, zure txartela automatikoki Gazte Karneta bezala aktibatuko da abantaila horiek aprobetxa ditzazun.
    Hurbildu zaitez Zelaietako harrerara eta eskatu bertan zure txartela.
     
    Entsegu lokalak
    Zure taldearekin Zelaietako entsegu lokalak erabili nahi badituzu, Zelaietako harrerara hurbildu eta bertan aktibatuko dizute txartela.
     
    Ikastaroak
    Urtero antolatzen diren ikastaroetan zein ibilaldietan izena eman nahi izanez gero, Ametx txartela behar izango duzu. Beraz, hurbildu zaitez Zelaietako harrerara eta bertan eskatu.