BIZKAIKO FORU ALDUNDIAKO UDALEKUAK 2022

Aurten ere Foru Aldundiak udalekuak eskainiko ditu. Kanpaina honetan 2009tik 2015era jaiotako umeei zuzenduta dago. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie. Izena emateko epea martxoaren 10tik 17ra arte da, eskaera on line baino ezin da egin Bizkaiko Foru Aldundiako web orrialdean: Udalekuak >>

Prebentzio kurtsoak

Aurten Amorebieta-Etxanoko familia eskolatik prebentzio kurtso desberdinak egingo dira. Amorebieta-Etxanoko gazteek lehen baino gehiago edaten eta erretzen al dute? Internet, mugikorrak eta bideojokoak gehiegi erabiltzen dituzue? Zer aldatu da? Zer egin dezaket aita edo ama gisa arazorik izan ez dezaten? Horiek izango dira ikastaro horietan erantzungo diren galderetako batzuk. Izena >>

Martxoko ekintzak

Martxoan ekintza berriak izango ditugu. Erdu Olgetan: “Emakumeak Munduan” Emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko “Butterfly Effect” antzerkia ikusiko dugu. Antzezlan honetan bi ferianteek maletan daukaten elementu sinpleekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte, historian emakumeen rolak nola aldatu diren azalduko dira. Gero, plantillak, ehun margoak eta apaingarriak erabiliz poltsak >>

INAUTERIAK

Inauteriak!!! Otsailaren 25etik martxoaren 1era gure herrian inauteriak ospatuko dira!! Guk zuekin pasatu nahi ditugu eta horretarako ekintza berezi batzuk prestatu ditugu. OTSAIALK 25, Eskulanak familian: Perubele. Tailer honetan gure herriko inauterien pertsonaia garrantzitsuena egingo dugu. Familia bakoitzak Perubele bat egingo du. MARTXOAK1, Photocall eta Instagram lehiaketa!! Ludotekan familian, kuadrilan… >>

Urtarrileko Ume Ekintzak

Hauek dira 2022ko urtarrilean Zelaietan egingo ditugun ume ekintzak. Izena emateko, Urtarrilaren 4tik 11ra Gazte Informazio Bulegoan Urtarrilak 15, Erdu Olgetan: Txikitxef. Bi txanda daude 16:00 eta 18:00. Erdu Olgetan programa 6-10 urteko umeei zuzenduta dago (2015-2012 urte artean jaioak). Bakoitzak bi errezeta egingo ditu, gero txanda amaitzean kanpoan jateko. >>

Gabonetan Jai 2021

Ume eta gaztetxoentzako Gabonetako ekintzak Covid egoerara egokitu ditugu etxeko txikienak aisialdiko aukera dibertigarria eta segurua izan dezaten. Osasun neurriak kontutan hartuz, aldez aurretiko ordua izan beharko da ekintza gehienetaz gozatzeko (sarrerarekin). Gabonetan Jai Abenduaren 27tik 30era egingo da Zelaieta Zentroan, Amorebieta IV frontoian. Bi gune desberdin egongo dira adinaren >>

Gabonetako eskulanak Ludotekan

Ludoteka zabalik egongo da gabonetan ohiko ordutegian. Programazio berezia eta eskulan tailerrak antolatu ditugu urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an. Egun bakoitzeko txanda bat aukeratu daiteke. Txandak apuntatzeko ordenean esleituko dira. Egun bakoitzean hiru txanda daude: 17:00 – 18:00, 18:00-19:00 eta 19:00- 20:00. Izen ematea Gazte Informazio Bulegoan abenduaren 13tik >>

Abenduko Ume Ekintzak

Hauek dira 2021ko abenduan Zelaietan egingo ditugun ume ekintzak. Izena emateko, Azaroaren 29tik abenduaren 3ra Gazte Informazio Bulegoan Abenduak 11, Ludoteka Familian. Createctura Familian: Bi txanda daude 12:00 eta 16:00. Jende asko apuntatzen bada, beste txanda bat eskainiko diegu itxaron zerrendan dauden familiekin zozketa bidez. Eguerdiko txanda 6 urte beherako >>